XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bidez galdu ta zabiltzanen bat zera zu, iñolaz ere, diyo astazayak; Ez andria, diyo Luisachok.

¡Gurasuak... gurasuak!....

Jaungoikuaren aginte aundiz, eta bere borondatia osaturik, eriyotz beltzat eramanak dira andria, zapelaitzak chitua eraman oi duben bezela.

¡Ai, abek egun mingartsuak!.

Len, ikastol eta piano-ko ikaskisunetara, neskacha aldamenetik nubela joan oi nitzan guztiz apainkiro jantzirik, eta oraiñ... goseak.

¡AU mundua!.

Astazayak, mintzatze artaz kupiturik, astakartolatik ateriaz eman ziyon ogi koxkor bat esanaz: premiyan egongo zera noski, eta tori.

Luisachok eskerrak emanaz artu zuben, bañan gerorako bildurrak jaso arazi ziyon erdiya.

Eginde eder onek erakusten digu, gerorako kontuak ateriaz arkituko degula bizi gairik onena.

Egun guztiya igaro zuben Luisachok, ogi zaticho ura besterik jan gabe; len ondo oitua bazan ere, gaisuak ikasi zuben arlotetasuna zer zan.

Ondo arkitzen zan garayan, arlote beartsuari farra egiñ oi ziyon, bañan berari gertatu zitzayonian ala izatia, oroitu zitzayon zer itsuskeri aundiya egiñ oi zuben.

Len oi ederrian etzaten oitua izan arren, oirik gabe arkitu zanian, noratu etzekiyela zebillen, eta ikusirik baserri bateko echeordekuaren atia zabalik, gaba eztalpean igarotze arren sartu zan barrura, eta jaso zuben ogi zatiyaren erdiya janik, etzan zan gaixua baxtar batian.

¿Nork esan bear ziyon Luisachori, arlote beartsuari farra egiñ oi ziyonian, arkituko zanik alako gayetan?.

Orra bada: eginde au erakusgaitzat arturik, jakiñ bear deguna da, Jaungoikuak ez dubela beartsua egiñ iñoren fargaitzat.

Gaba igaro zuben Luisachok al zuben bezela; eguna argitziakin bat, topo egiñ zuben baserriko echekoandriarekiñ, zeñak galdetu ziyon, ia zer zebillen garai artan eta inguru ayetan.

Esango diyot echekoandre nere emengo arkiera nola dan-diyo Luisachok.